Xehetasun guztiak zaintzen dira entzumen-esperientzia osatuko eta hobetuko duen ikusizko esperientzia sortzeko. Musika-bideoez gain, musika-esperientzia maila berritzailean daramaten bistaratzaileak ere eskaintzen ditu atal honek. Adibide da Etxekalteren "Nor da Norbera?" album bisuala, 9 bideoz osatua.
DIRE ENDen "XI" bideoklip ofizialak death metal teknikoa eta narrazio bisual bizia uztartzen ditu. Bertan, batelari bakarti bat, patu gupidagabe eta antzinako erritual batek gidatua, lamia baten figura espektralera zuzentzen da, eta haren presentziak erakarri eta kondenatu egiten du. Riff gupidagabeak eta intentsitate erritmikoa areagotzen diren heinean, bere zeharkaldia giza determinazioaren eta halabeharraren arteko borroka amesgaizto bihurtzen da, eta amaiera tragiko batean amaitzen da, kantuaren irudi mitikoen eta musika-basakeriaren fusioa indartzen duena.
"TEARS" en bidez, Calathearen esentzia emozionala transmitizea lortzen da, sentimenduak azaleratzen dituzten instrumental melodikoen eta ahots lazgarrien amalgama baten bidez. Bideoklipa atzeko plano erabat zuriko estudio batean grabatu zen, energia bizia nabarmentzen eta handitzen duen mihise baten moduan jarduten, soinu-aberastasuna osatzen duen esperientzia bisuala sortuz.
Gaur egungo arte-panoraman, musikariek ikusentzuleei ikuspegi berezia eskaintzen diete albumetako abesti bakoitzerako visualizer bat eskeiniz. Etxekalteren kasuan, bederatzi visualizer sortu nituen, bakoitza abesti jakin bati eskainia, abesti bakoitzaren atzean dagoen istorioa transmititzeaz gain, albumaren etapa guztiak bere osotasunean kapsulatzeko. Helburua musika-narratiba nabarmendu eta osatuko duen ikusizko bidaia eskaintzea izan zen.
Gehiago ikusi Instagram-en